Jardunaldia

Ver en castellano

Basogintza eredu berriak, etorkizuneko
politika publikoak eta jendartea ahalduntzea.

basogintza-jardunaldia-Igorre-2017

Ez da gai berria, ez da gai ezdeusa, mendi baso eta paisaien kudeaketak merezi du hausnarketa, natura eta gure arteko harremanak behar du eztabaida, eta horretarako aukera izango du martxoaren 4an Igorreko kultur-etxera hurbilduko den lagunak, eta biharamunean martxoaren 5ean Muruako pagadietan basokulturaz eta zuhaitzen hazkuntza eta babesaz ikasteko okasio aparta izango du bertaratuko den zaleak.

Igorre Bizirik elkartearen eta baSo aHaztuak proiektuaren inguruan batzen garen lagun talde bat ari gara 2012tik hona basogintza ereduen inguruko gaia gizarteratzen, alternatiben inguruan informazioa zabaltzen eta datozen urteetako politika publikoetan eragiteko aliantzak iruten.

Aurten 3garren jardunaldiak antolatzen ditugu, “basogintza eredu berriak, etorkizuneko politika publikoak eta jendartea ahalduntzea” izenburupean. Aurten ere gai desberdinen inguruan zenbait adituren aurkezpen laburrak entzun ahal izango dira (paisaiaren antolakuntza eta babesa, ibai-arroen kudeaketa, eta Dima eta Atxondoko kasuen ezagutza), eta gero talde txikietan etorkizuneko basogintzaz eztabaidatu eta ondorioak adosteko aukera izango dugu parte hartzaileok.

  • David Gutierrez (arkitektura aholkularia): Politika publikoak paisaiaren berreskurapenerako
  • Iñaki Antiguedad (hidrologian katedraduna): Basoek ibaien dinamikan duten eragina, ibai-arroa kudeatzean kontutan hartzekoa
  • David Cobos (Atxondoko alkatea): Herri lurren berreskurapena eta kudeaketa, Atxondoko kasua
  • Txomin Diaz (mendi ingeniaria, BFA): Mendi-publikoetan basogintza-eredu jasangarri baterantz, Dimako kasua

Arratsaldean Gutik Zura dokumentalaz gozatzeko aukera egongo da, Maria Jose Barriola proiektuaren zuzendariaren aurkezpenarekin, baina horren aurretik Igorreko haitzarte batean habia egiten duen eta gaur egun Gueñes-Itxaso autopista elektrikoaren erruz arriskuan dagoen hegazti bati omenaldia egingo diogu, uda partean Afrikatik datorren sai-zuriari hain zuzen ere.

Zapatu eguerdian mokadutxoa hartzeko aurretiaz izen ematea beharrezkoa da, honako helbide elektronikoan basogintzajardunaldiakigorre@gmail.com eta whatsapp zenbakian 695788740.

Hurrengo egunean, esan bezala, martxoak 5 domeka goizean, Muruara (Araba) ibilaldia antolatu dugu, bertaratuko garenontzat herri-basoak ezagutu eta pago-motzen inguruan berba egiteko aukera egongo da, beste zenbait adituren eskutik (baso lepatuen kultura, zuhaitz zaharren babesa eta berreskurapena eta gaztainondoen hazkuntza).

  • Abadelaueta elkartea: Inguruko paisaiaren kontestualizazioa
  • Valentin Mugarza (baso ingeniari teknikoa, GFA): Zuhaitz motzak guztion ondarea
  • Samuel Álvarez (zuhaitz teknikaria): Zuhaitz mugarrotu eta zuhaitz zaharren birbalorazioa, diagnostikoa eta berreskurapena
  • Geert Roels (bertoko zuhaitzen landare-haztegiko arduraduna): Gaztainondoen hazkuntza

Jardunaldi hauek denetariko jendarteari daude zuzenduta, baso-jabe txiki eta herritar interesatuari, zinegotzi eta teknikariei, eta orohar paisaiaren kudeaketan eta basoen kulturan zaleak direnei.

Datozen garaietako basoak diseinatzeko eta ereduak erabakitzeko pauso bat aurrera ematea du helburutzat hitzordu honek, eta antolatzaileok espero dugu parte hartzaileengan ikasteko grina eta ekiteko ilusioa sustatuko duela.

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s